Lagun beltz asko

Komedia bat (beltza), arrotzari beldurra ardatz duena, etorkinari, beste erlijio batekoari, gizarte-maila edo sexu-joera ezberdinekoari. Zuzenketa politiko geruza askoren azpian ezkutuan dugun sentimendua.

Azken batean, ezberdinari diogun beldurra, guztiok ukatzen duguna. Izan ere, hemen ez gara arrazistak. Hemen denok ditugu lagun beltz asko. Eta hori egunero entzuten ditugun zenbait kontu entzunda: gero eta delinkuentzia handiagoa dagoela eta jende horrek azkenean lana kenduko digulakoa.

Berandu da. Ez dabil inor kaletik. Dena delako tabernan, ixtekotan daudela, jabea eta haren lagun kutuna azkena hartzen ari dira. Halako batean, galduta dabilen migrari batek atea jotzen du, eta mugikorra kargatzen uzteko eskatzen die Londresen duen alabari deitu ahal izateko. Telefonorik gabe ezin du alabarekin hitz egin, ezta bidaiarekin jarraitu ere. Gau luze baten hasiera da, zeinean “bertakoek” kanpotarrari laguntzeko asmoa baino ez dute, hain urrutitik datorrenari eta elkarri ulertzeko zailtasun handia duenari.

Istorio hau taberna batean sartu eta nahi gabe bere anfitrioen ezkutuko sekretuak iraultzen dituen atzerritar baten istorioa
da. Hartzaileek, berez, mesedea egin beste asmorik ez dute, mesede bat edonori egiten baitzaio. Arazoa izan da ez zitzaiola ulertzen. Bestela, han ez da ezer gertatzen.

Scroll to Top